El pasado día 11 de Abril UGT ha firmado el II Convenio de Intervención Social de Araba.

0
0
0
s2smodern

El pasado día 11 de Abril UGT ha firmado el II Convenio de Intervención Social de Araba.

 

El pasado miércoles 11 de abril, se firmó el II Convenio Colectivo Sectorial de Intervención Social de Araba. Dicha firma llega tras más de un año de negociaciones con la patronal AISA. Negociación que se ha visto marcada por la firma de un preacuerdo el pasado mes de julio de 2017, que la Diputación de Araba se negaba a financiar con la excusa del cumplimiento de una ley estatal que, supuestamente, les impedía asumir los costes económicos de las condiciones preacordadas entre patronal y sindicatos, la ley de desindexación de la economía española.

Este bloqueo se rompió gracias a 3 exitosas y masivas jornadas de huelga protagonizadas por las personas trabajadoras del sector los pasados días 13, 20 y 27 de diciembre, que consiguieron evidenciar la inadmisible intervención en la negociación colectiva por parte del Departamento de Servicios Sociales de la Diputación, con Marian Olabarrieta a la cabeza.

Ante la masiva respuesta de los y las trabajadoras del sector, la Diputación no tuvo más remedio que buscar soluciones y aceptar lo preacordado en el mes de julio de 2017. Tras ese anuncio, que se produjo a principios del mes de enero, los sindicatos ELA, CCOO, LAB, ESK y UGT hemos estado cerrando el acuerdo con la patronal AISA, consiguiendo mejorar las condiciones para el conjunto del sector. Hemos de reconocer que determinadas mejoras sociales no se han podido introducir, así como el establecimiento de criterios para la conciliación de la vida personal, laboral y familiar y muy especilmente la negativa a compatibilizar el plus de festivo con el de nocturnidad que la patronal se ha negado a admitir.

Con la firma del acuerdo, cuya vigencia termina en el año 2020, se pacta una subida salarial del 2% en 2018, el 2,5% en 2019 y el 3% en 2020, y se reduce en 32 horas la jornada máxima anual llegando a 1638h anuales en 2020. Se garantiza, además, el poder adquisitivo durante la vigencia del acuerdo, por lo que si los IPC del periodo 2017-2020 fueran superiores a lo acordado, se actualizarían los salarios en 2021. Por otro lado, se introduce un nuevo plus de jornada especial que reconoce la precariedad existente en buena parte del sector que no dispone de horarios estables, comprometiéndose la parte social y empresarial a buscar alternativas que estabilicen las jornadas, evitando la existencia de estas jornadas especiales. Por último, se ha hecho un importante esfuerzo en la redacción del texto con lenguaje inclusivo.

Las personas trabajadoras del sector habían dado, en asambleas previas, su visto bueno a los  contenidos firmados ayer, dejando claro, en todo caso, su aspiración y voluntad para que en el próximo convenio se consiga la homologación, con las condiciones laborales del personal de gestión directa, objetivo que se refleja en la disposición final primera del convenio, asumiendo como referencia para el III convenio las condiciones laborales del personal de gestión directa.

Los sindicatos representativos del sector y firmantes del convenio, ELA, CCOO, LAB, ESK y UGT, felicitamos al conjunto de los y las trabajadoras del sector por su lucha, creatividad, implicación y unión en defensa de la mejora y la dignidad de sus condiciones laborales, y esperamos que la intromisión de las instituciones en la negociación colectiva sectorial no vuelva a producirse nunca más, y se preocupen de homologar las condiciones laborales de los y las trabajadoras de servicios sociales públicos subcontratados, sectores feminizados y cuya discriminación en condiciones de trabajo respecto a otros sectores masculinizados explica de forma muy clara la brecha salarial entre hombres y mujeres, responsabilidad exclusiva de las administraciones públicas.

 

 

Apirilak 11, asteazkena, Arabako Eskuhartze Sozialaren II. Hitzarmena sinatu zen. AISA patronalarekin urtebeteko negoziazioak egin behar izan ditugu hitzarmena sinatu baino lehen. Lehenengo aurrerapausoa 2017ko uztailean eman zen, aurre-akordio bat sinatuz; baina Arabako Aldundiak ez zuen finantzatu nahi estatuko lege baten aitzakiatan. Espainiako Ekonomiaren Desindexazioaren Lege horrek eragozten omen zien patronalaren eta sindikatuen arteko aurre-akordioan jasotako baldintzen diru-kostuak beren gain hartzea.

Sektoreko langileek hiru egunetan egin zuten greba, abenduaren 13, 20 eta 27an, oso modu ugarian, eta horri esker agerian geratu zen Marian Olabarrietaren ardurapeko Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailaren eskuhartze onartezina negoziazio kolektiboan. Eta grebei esker, baita ere, apurtu zen ordura arteko blokeoa.

Sektoreko langileen erabateko erantzuna ikusita, Aldundiak ez zuen besterik izan, konponbideak bilatzea baino. Eta azkenean 2017ko uztaileko aurre-akordioan jasotakoa onartu zuen. Albiste hori urtarrilaren erdialdera iragarri zuen, eta harez geroztik ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok akordio bat ari izan gara biribiltzen AISA patronalarekin, eta sektore osorako baldintzak hobetzea lortu dugu. Hala ere, aitortu behar dugu zenbait hobekuntza sozial ezin izan dugu sartu, besteak beste, norberaren, lanaren eta familiaren bizitzak uztartzeko kontziliazio-irizpideak ezartzea, eta bereziki jai-eguneko plusa eta gaueko plusa bateragarri izatea, patronala ezezkoan tematu baita.

Hitzarmen berriaren puntuak hauek dira: indarraldia 2020. urtera arte; soldata-igoerak 2018an %2, 2019an %2,5, eta 2020an %3; urteko gehienezko lanaldia 32 orduz murriztu da, 2020an 1638 ordu urtean uzteko; eroste-ahalmena bermatuko da indarraldian zehar, beraz 2017-2020 urte bitarteko KPIak itundutakoa baino handiagoak izango balira, 2021ean soldatak eguneratuko lirateke. Bestalde, lanaldi bereziko plus berri bat sartu da (sektoreko zati handi batean dagoen prekarietatea onartu da, ez baitituzte ordutegi egonkorrik; hori dela-eta, langileen aldetik eta enpresen aldetik lanaldi bereziei aukerako irtenbideak bilatzea hitzeman dute); eta azkenik aparteko ahaleginak egin dira testua idazkera inklusiboaz idazten.

Sektoreko langileek, aurreko batzarretan, beren oniritzia emana zieten hitzarmenaren edukie, azken helburua zein den argi utziz: hurrengo hitzarmenean zuzeneko kudeaketako pertsonalaren lan-baldintzekin homologatzea. Eta helburu hori hitzarmenaren azken xedapenetan lehenean jaso da honela: III. Hitzarmenerako erreferentziatzat zuzeneko kudeaketako pertsonalaren lan-baldintzak hartuko dira.

Sektorean ordezkaritza dugun eta hitzarmena sinatu dugun sindikatuok, ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok zorionak ematen dizkiegu sektoreko langileei egindako borrokagatik, sormenagatik, parte hartzeagatik eta batasunagatik. Denon ahalegin horien ondorioz lan-baldintzak hobeak eta duinagoak izatea lortu dugu. Espero dezagun aurrerantzean erakundeek eskusartzerik ez egitea negoziazio kolektiboan, eta gehiago arduratzea gizarte-zerbitzu publiko azpikontratatuetako langileen lan-baldintzak homologatzen. Izan ere, sektore horiek sektore feminizatuak dira, eta gizonezkoen gehiengoko sektoreen aldean dagoen diskriminazioa, lan-baldintzetan, ikustea nahikoa da gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala ulertzeko. Eta hori zuzentzea herri-erakundeen, ez beste inoren, esku dago.

 
volver arriba

Conocenos

Sectores

Servicios

Enlaces de Interés

Siguenos

Utilizamos cookies propias y de terceros para nuestros servicios, analizar sus hábitos de navegación, elaborar información estadística e inferir grupos de interés. Además compartimos los análisis de navegación y los grupos de interés con terceros. Al clicar en "Aceptar" o SI CONTINÚA NAVEGANDO, ACEPTA SU USO. También puede CONFIGURAR O RECHAZAR la instalación de cookies  “Cambiando la configuración de su navegador".